<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<rss version="2.0">
<channel>
<title><![CDATA[Comentarios al libro: ESTATISTIKA APLIKATUA. TEORIA ETA PRAKTIKA]]></title>
<link><![CDATA[https://biblioeteca.com/biblioeteca.web/titulo/estatistika-aplikatua.-teoria-eta-praktika]]></link>
<description><![CDATA[Unibertsitateko liburua.
• Deskribapena: Gizarte-hezkuntzaren errealitatea ezagutzea ezinbesteko zeregina dute beren lan profesionala pedagogo, soziologo… moduan garatzen dutenek. Lan horretarako funtsezkoak dira hezkuntza-errealitateari buruzko ikerketak. Era berean, ingurune horretan esku-hartze bat diseinatu behar bada edota esku-hartze baten ondoriozko emaitzen balorazioa egin behar bada, nahitaezkoa da errealitatea ondo ezagutzea. Gizarte-hezkuntzaren errealitatea aztertu eta ezagutzeko, ikerketa eta esku-hartze pedagogikoko metodoak eta teknikak ezagutu behar dira. Teknika horien artean, betebehar garrantzitsua dute errealitate sozialetik zein hezkuntzakotik bildutako datuen analisiarekin lotura dutenek. Hori dela eta, gizarte-zientzietako ikasleek ezinbestekoa izango dute datuen analisiak egiteko tekniken erabileran konpetentzia izatea. 
Testu hau erreferentea da gizarte-zientzietako ikerketan, datuen analisiei buruzko ikasgaietarako, eta euskarri didaktiko izateko prestatua dago. Testuan, gizarte-zientzietako esparruan estatistikaren erabilera eta aplikazioei buruzko ikuspegi zabala ematen da. Estatistika tresna laguntzailea, baliagarria eta ezinbestekoa da errealitatea nolakoa den, izan den edo izango den jakiteko.]]></description>
<lastBuildDate>Wed, 02 Sep 2026 18:50:02 +0000</lastBuildDate>
<language>es</language>
<copyright>Copyright 202 6BiblioEteca Technologies SL</copyright>

</channel>
</rss>
